martes, 4 de marzo de 2008





Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...


Liburu hau ez zait batere gustatu, ezta ere oso interesgarria iruditu. Pertsonai asko agertzen dira istorioan eta pertsonaiek asko nahasten dute irakurtzerako garaian. Protagonista Saldias da baina honek Sara izena hartu eta zelatari ibiltzen da batetik bestera. Aspaldiko lagun bat ere ezagutzen du, ikasketak egiten ari zeneko lagun bat, Aranburu deitzen zioten. Ez da oso ondo ulertu istorioa baina kapitulu guztien amaieran badago tarte bat gauzak ulergarriago egiten dituena. Liburu hau abenturak irakurtzea gustuko dutenei gomendatuko nieke.

No hay comentarios: