lunes, 2 de junio de 2008


Liburu hau nahiko polita iruditu zait eta oso erraz irakurtzen da. Asesinatzaile bat dago istorioa eta hainbat pertsona hiltzen ditu, inspektore batzuk ere agertzen dira kasua aztertzen.Toki edo kale asko aipatzen ditu bertan eta batzuetan nahas zaitezke, ala eta guztiz ere, istorioa nahiko ulergarria da. Irakurtzen zoazen heinean segitzeko gogoa jartzen duen liburua da eta pena merezi du irakurtzea oso atsegina baita. Horregatik irakurtzea gomendatuko nizueke.

viernes, 14 de marzo de 2008



Ilargipea zuri begira
izarrei begira, itsasoari begira
Ilargipean zuri begira
muxu bat jaso dut
muxu goxoa, muxu pottoloa
Ilargipean zuri begira
izarren azpian

martes, 4 de marzo de 2008





Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...


Liburu hau ez zait batere gustatu, ezta ere oso interesgarria iruditu. Pertsonai asko agertzen dira istorioan eta pertsonaiek asko nahasten dute irakurtzerako garaian. Protagonista Saldias da baina honek Sara izena hartu eta zelatari ibiltzen da batetik bestera. Aspaldiko lagun bat ere ezagutzen du, ikasketak egiten ari zeneko lagun bat, Aranburu deitzen zioten. Ez da oso ondo ulertu istorioa baina kapitulu guztien amaieran badago tarte bat gauzak ulergarriago egiten dituena. Liburu hau abenturak irakurtzea gustuko dutenei gomendatuko nieke.

Liburu hau asko gustatu zait, gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien pasarteak kontatzen dituelako. Gehien gustatu zaidan pasartea Maiderren etxean dutxan egon zirenekoa izan da eta gutxien BeƱatek Maiderri etxera laguntzen dionekoa. Orain arte irakurri dudan libururik politena izan da. Irakurterraza eta ulerterraza da, amodiozko istorioak irakurtzea gustatzen zaizkien pertsonei eta gure adinekoei irakurtzea gomendatuko nieke. Irakurri!

viernes, 8 de febrero de 2008



Mundu hontan biok bakarrik

mundu hontan elkarturik

zu eta ni itsas ertzean

muxu batez bateginik


viernes, 25 de enero de 2008

Galdera asko ditut esateko

galdera asko maite nauzun jakiteko

ilargipean erantzunak galdurik

zu eta ni betirako elkarturik